XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); Testamentu zahar eta berriko kondaira ere bada bere txikian.

Berri_ecarlea deitzen du bere doktrina eta ondoren esaten zeinen berri dakarren: christauari dagozcan eguia sinis beharren, alegia.

Kapitulu bakoitzean Testamentuko pasadizu bat kontatzen du lehenik, izan ere, eta ondoren hari dagozkion galdeac eta eranzuac egiten, haurrek buruz ikasteko.

Hori lehen zatian. Bigarrenean kapitulu bakoitzari erantsirik.

Guretzat garai bateko gipuzkeraren lekuko den aldetik da batez ere interesgarria liburu hau.

Kontura gaitezen Larramendi hemeretzi urte lehenago baino ez zela hila.

Andoaindarraren arrastoa eta zantzua nabari da liburuan barrena: horko ceagui, araututs, doaindu, ecarraizco, elizgue, hitzune, larririquitu eta beste zenbait hitzek Larramendiren zigilua erakusten dute.

Elkar ezagutzen ere zuten dudarik gabe: Ubillosen aita ere andoaindarra zen eta Larramendi Loiolan bizi izan zen urte handietan, hogei eta hamairutan, Tolosara maiz joaten zela badakigu.

Iparraldeko euskalkien eta idazleen ezagupidea ere nabarmentzen zaio garbi asko.